XV. Mikologi erakusketa Zorrotzan

Igande honetan, azaroaren 2an, XV. mikologi erakusketa Zorrotzan ospatuko da. Bertan ziza, onddo eta perretxiko desberdinak ikusgai egongo dira eta horien inguruko informazioa jasotzeko aukera izango duzue betiko legez Tricholoma Mikologi Elkartearen kideen eskutik. Goizeko 10:30etatik aurrera, Azoka plazan, erakusketa mikologikoa ikusteko aukera izango duzue. Hator!

herridenda

Abenduaren 16an Herri Denda hasiko da Bilbon

Abenduaren 16tik Urtarrilaren 6rarte Herri Denda ospatuko da Zirika! herri gunean. Bertan mundu berri baten alde urte osoan zehar lan egiten duten 30 gizarte mugimendu inguru parte hartuko dute; Beste askoren artean ekologismoa, internazionalismoa, feminismoa, komunikazio librea, preso politikoak, kultura, inmigrazioa edota antimilitarismoa esparruak lantzen dituzten eragileak parte hartuko dute. Honez gain, hainbat hitzaldi eta…

gitarraelectrikoa

Gitarra elektriko ikastaroa ::: Curso de guitarra eléctrica

Jadanik hasi diren txalaparta, alboka, txistu, bateria eta eskupilota tailerrez gain, urtarrilaren 23tik aurrera gitarra elektrikoko tailerra ere abiatuko da. Eskolak frontoi azpiko lokaletan izango dira. Ez da beharrezkoa aurretiko ezagutzarik izatea ezta gitarra bat edukitzea ere eta adin guztientzat zuzenduta dago. Parte hartu nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan honako helbide elektronikoaren bitartez: kulturazorrotza@hotmail.com A…