[AUZOTARROK] Gora auzoetako jai herrikoiak!

image

Auzotarrok Bilboko Jai Batzordeen kordinakundeak LOGO eta WEB berria sortu ditu. Horren bitartez,  Auzotarrok-ek  Bilboko auzoetako jaien alde egiten duen lana ezagutzera eman nahi dugu, ezin zaigulako ahaztu Bilbo ez dela soilik Abando, Indautxu edo Uribitarte, Bilbo 22 auzo baino gehiagok osatzen dugula eta guztiak hartu behar gaituztela kontuan.

Auzotarrok koordinakundea 2000 urtean sortu genuen, Bilboko auzoetako jai batzordeek egiten duten lana aldarrikatzeko  eta, udaletxetik inposatu nahi diguten jai-ereduaren aurrean, jai herrikoiak defendatzeko, gure jaiak herritik eta herriarentzak eginak baitira.

Udaletxeak diru-laguntzak handitu dituela egia bada ere, diru-laguntza horiek oraindik eskasak dira. Izan ere, udalaren partetik jasotako dirua ez da nahikoa, ezta komun publikoen edo eszenatokiaren alokairuari aurre egiteko ere. Hori dela eta, beharrezko gutxieneko azpiegiturak auzo guztietan bermatzeko eta  jai batzordeen lana aitortzeko eskatzen diogu Bilboko Udalari.

Bukatzeko, bakarrik esatea hemendik eta urrira bitartean Bilboko auzo gehienetako jaiak izango direla. Asteburu honetan,  hain zuzen, Altamira eta Otxarkoagakoak, eta Auzotarrok-etik horietan guztietan parte hartzera animatu nahi zaituztegu.  Era berean, edozein informazio behar izanez gero, gure web gunean ikusgai daukazuela gogorarazten dizuegu.

Gure jaiak herritik eta herriarentzak eginak direlako!

Auzo-mugimenduaren parte direlako!
Gure auzoen izaera indartzen dutelako!
Kultura suspertzen dutelako!
Niretzat, zuretzat, guztiontzat!

image

Auzotarrok la coordinadora de Jai Batzorde de Bilbo, ha creado un LOGO y una WEB nueva. Con esta iniciativa queremos dar a conocer la labor que hace Auzotarrok por las fiesta de los barrios, porque no se nos tiene que olvidar, que Bilbo no es solo Abando, indautxu o la zona de uribitarte, Bilbo lo construimos mas de 22 barrios y se nos tiene que tener en cuenta.

Nuestra labor como coordinadora desde que se creara en el año 2000, es apoyar la labor que llevan a cabo las diferentes jai batzorde de Bilbo, defender el modelo festivo y no el que nos quieren imponer, porque nuestra fiestas son del barrio y para el barrio. Aunque se han dado pasos por parte del ayuntamiento como la subida de las subvenciones, sigue sin ser suficiente. El dinero que nos dan, no llega ni para el alquiler de los baños o un escenario, por ello le pedimos al ayuntamiento que nos facilite la infraestructura necesaria para que las fiestas salgan adelante y que se nos reconozca el trabajo que realizamos.

Desde Auzotarrok, os animamos a participar en las fiestas de los barrios, apartir de ahora y hasta finales de octubre se realizaran la mayoria de las fiestas en los barrios, este fin de semana empiezan el Altamira y Otxarkoaga, y os recordamos que podeis consultar cualquier informacion sobre ello en nuestra pagina web.

Porque nuestras fiestas son del barrio y para el barrio!

¡Porque son un movimiento de barrio!
¡Porque refuerza nuestro barrio!
¡Porque impulsa la cultura!
¡Para mi, para ti, para tod@s!

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s