Gorrotoz zikindutako hormak

Gotzon Hermosilla | Berria.eus//

>Joan den asteburuan hondaturik agertu zen Ezkaba mendian (Nafarroa) frankismoak hildakoen omenezko oroitarria. Bestelako kalteak eragiteaz gain, svastika bat margotu zuten oroitarrian. Berriozarko Udal Gobernuak agiri bat plazaratu du gertatutakoa gaitzesteko, eta, oroitarria lehengoratzeko lanak bere gain hartuko dituela iragartzeaz batera, salaketa jarri duela jakinarazi du.

Azken erasoa izan da, baina ez bakarra. Azken bolada honetan ugaldu egin dira Euskal Herrian ikur nazi eta faxistak eta mezu arrazista eta xenofoboak dituzten pintaketa, eskuorri eta itsasgarriak. Joan den asteburuan, esaterako, itsasgarriak agertu ziren Bilboko Indautxu auzoan, svastikarekin eta Nazionalsozialismoa askatasuna da leloarekin.

Horrelako pintaketa eta eskuorriak agertu dira Bilboko zenbait auzotan —Santutxu, Zorrotza, Txurdinaga, Deustua, San Inazio, Basurtu, Arangoiti—, eta Bilbo inguruko hainbat herritan ere bai: Basaurin, Barakaldon, Sestaon, Erandion eta Etxebarrin, esaterako. Normalean, mezu arrazista, xenofobo eta islamaren kontrakoak izaten dira, baina izan dira bestelakoak ere, adibidez, Josue Estebanez preso faxista askatzeko eskatzen dutenak —2007an Carlos Palomino 16 urteko gaztea hil zuen Estebanezek Madrilen—, edo Manolis Kapelonis eta Giorgos Fountoulis Greziako Egunsenti Urrekara alderdiko kideen omenezkoak —2013ko azaroan hil zituzten—.

faxistakEstrategia aldaketa

2005ean sortu zen Euskal Herrian Sare Antifaxista; aurten, beraz, hamargarren urteurrena ospatuko dute. Hamarkada honetan eskarmentu handia bildu dute faxismoaren kontrako borrokan. Diotenez, kontua ez da berria; eskuin muturreko taldeek aspalditik jardun dute Euskal Herrian, euren indarra beti oso murritza izan bada ere: «Falange Vasca desagertu ostean, Bastion Norte, Alianza Nacional eta Resistencia Norte taldeak egon ziren. Baina lau katu ziren: bastion (gotorleku) eta resistencia (erresistentzia) berbak erabiltzeak argi adierazten du beraiek ere horretaz jakitun zirela».

Orain ere, bazterreko indarra dira, baina, Sare Antifaxistako kideek diotenez, aldaketak hautematen dira euren estrategian: muturreko eskuin tradizionalaren mezuetan «Espainiaren batasunaren aldeko eta Euskal Herriaren kontrako mezuak» nagusitzen ziren, eta talderen batek sinatuta egoten ziren. Orain, berriz, mezu gehienak «arrazista, xenofobo eta etorkinen kontrakoak» izaten dira: beltzen eta arabiarren kontrakoak, gizarte zerbitzuetan tokikoek ebertakoek lehentasuna edukitzeko eskatzen dutenak —Osasuna? Guk lehenengo leloa zeraman kartel bat agertu zen Sestaon (Bizkaia)—, ez daude izenpetuta, eta batzuk euskaraz daude, «faxista tradizionalen mezuetan guztiz ezohikoa zena».

Sare Antifaxistako kideen esanetan, Europako faxismoaren joerekin bat dator hori, eta hor «arriskua» ikusten dute: «Jendearekin hitz egitea besterik ez dago konturatzeko mezu xenofoboak oso hedatuta daudela. Talde faxistek ikusi dute espainolismoaren aldeko mezuekin ez direla inora iristen, eta xenofobiaren mamua astintzea erabaki dute».

Normalean, mezu horiek denbora laburra ematen dute kalean, herritarrek kendu edo ezabatu egiten dituztelako. Hala ere, Sare Antifaxistak «adi» egoteko aholkatzen du: «[Gasteizko alkate Javier] Marotok diskurtso hori garatzen badu, hortik botoak ateratzeko aukera ikusten duen seinale. Hemen ez dago mugimendu faxista antolaturik, baina erantzun egin behar dela uste dugu».

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s