“Udalak eta biok euskaraz!”, azken txanpa!

Bilboko EHE

Buzoia Uribarrin

Uda aurretik abian jarri genuen “Udalak eta Biok Euskaraz” dinamikaren baitan, geure helburua Bilboko euskaldunok aktibatu eta ahalik eta eskaera gehien jasotzea zen, Udalean aurkezteko.

Eskaera horien bidez, Udalarekin dugun harremana euskarazkoaizateko eskatuko dugu, bai ahozko bai idatzizko komunikazioan, eta Udalaren esku dauden zerbitzu guztietan. Geure eskubidea da eta badugu garaia, behingoz, Udalak neurriak hartzeko zentzu honetan.

Beste alde batetik, eskaera hauetan, Udalari helduen euskalduntzea doakoa izatea bermatzeko eskatuko diogu. Oraindik pausu handiak eman behar dira Bilbon ezagutzan ere eta instituzioek bermatu beharko lukete edonork euskara ikasi ahal izatea, matrikularen prezioak baldintzatu barik.

Bi eskaera garrantzitsu hauek egiteko, EHEk Bilboko hainbat tabernetan jarri duen buzoietan atxikimenduak jasotzen ari gara, eta halaxe jarraituko dugu hurrengo bi asteetan. Kalderapeko tabernan baduzue sinatzeko aukera.

Azaroaren 4an, berriz, EHEk 35 urte beteko dituen eguna, eskaerok Udalean erregistratuko ditugu.

Horregatik, eta Udalaren aurrean euskaldunok ahalik eta indar handien erakusteko asmoz, Kalderapeko tabernan (Txakur kalean) dagoen…

View original post 10 more words

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s