Gure esku dago ::: Larunbatean Bilbon elkartuko gara

Larunbatean Bilbon elkartuko gara//

Eskozian eta Katalunian erabakitzeko eskubidea gauzatzera doaz. Eta guk tren horretan egon nahi dugu. Horretarako, Gure Esku Dago-k kurtsoari ekingo dio larunbat honetan Bilboko Plaza Berrian, 18:00etan.

Oraindik oroimenean ekainaren 8ko giza kate erraldoia dugularik, ekimen haren hauspoarekin hasi berri den kurtsoari ekingo dio Gure Esku Dago dinamikak datorren larunbatean. Kataluniako Diadak irailaren 11n eta Eskoziako independentzia erreferendumak hilaren 18an agendaren lehen lerroan jarriko dute erabakitzeko eskubidea, eta tren hori baliatu nahi du Gure Esku Dago-k hain interesgarria izango den urte politikoari hasiera emateko. Izan ere, tren hori Euskal Herritik igarotzea gure esku dago.

Hala, larunbatean (hilak 13), hitzordu bat dugu Bilboko Plaza Berrian, 18:00etan

Utzi iruzkina