35/02 epaia ::: Aski da, auzi politikorik ez! #AskabideLibre

35/02 sumarioaren epaia

Ezagutu berri dugu espainiar estatuko Auzitegi Nazionalak 35/02 sumarioko kideen kontrako epaiaren berri. Salbuespenezko epaitegi horrek 3na urteko espetxe zigorrak ezarri dizkie bost prozesaturi; 1,3 eta 1,6 urte beste batzuri eta 80 Herriko Taberna konfiskatzeko agindu eman du ere. Erabaki judizial horren aurrean Sortuk zera adierazi nahi du:

・ Emandako epaia guztiz errefusatzen dugu eta Auzitegi Nazionalak bultzada politikoko epaietan azaldu duen jarrera zigortzailearekin lotzen du Sortuk.

・ Makroepaiketa honen bidez zigortu diren auzipetuak ez dira azken helburua, ezta Ezker Abertzalea bera ere, azken finean epaitu dena bere etorkizunaren jabe izan nahi duen herri oso bat da.

・ Horregatik diogu eraso berri hau ez dela ezker abertzalearen aurkakoa baizik eta Euskal Herriari berari egiten zaion eraso frontala dela.

・ Estatuak, Euskal Herriak garai berria zabaltzeko agertu duen erabakiari, beste eraso bat egin dio. Eta Estatuak lortu nahi duen Bake prozesuaren porroterako ezinbesteko zaio Ezker Abertzalearen militanteen aurkako eraso judiziala.

・ Argi dago PPk eta espainiar gobernuak bake prozesua eta normalizazio politikoa oztopatu nahi dutela eta horretarako inboluzio jarrera hartu dute.

・ Aieteko konferentziatik eta ETAk bere jarduera armatua utzi zuenetik abantzu lau urte igaro direnean, PPk eta espainiar gobernuak atzeraka doaz, abiadura bizian gainera. Horregatik heltzen zaizkigu militzantzia independentista zigortzen duten hau bezalako epaiak, Auzitegi Nazioanelo lerro ofiziala ordezkatzen duten ebazpenak.  

・ Garai berri honetan, Auzitegi Nazionaleko epai politikoen bitartez errelato ofiziala eta alderdi nagusien errelato interesatua indartu nahi dituzte. Bere jarduera armatua bertan behera uzteko erabakia baliatu nahi dute ETAren porrota irudikatzeko.

・ Alta, ezker abertzalearen porrot politikoa saltzeko zailtasun handiak dituzte, eta, egoera horretan, Bateragune auzian berretsi zigorrarekin eta 35/02 sumarioarekin emandako zigor epaiarekin, edo laster batean Segurako auziarekin Estatuak bururaino eraman nahi du ezker abertzalearen gidaritzarekin zer ikusia izan duen edonorren aurkako mendekua. Era horretan, botoek eta boto-ontziek, finean euskal jendartea berak, gezurtatzen duten proiektu politiko baten porrota nahi dute, hola edo hala, irudikatu.

・ Bidea okertu dute. Ez dute lortuko. Horrek ez du esan nahi ezin gaituztela espetxeratu, hori egin dezakete; baina, era berean, aurrez aurre izango dute ezker independentista sendo bat, elektoralki indartsu den ezker independentista bat, hegemonia politika eta instituzionala hatz puntekin ikutzen duen ezker independentista.

・ Herri hau 2011ko urriaren aurretiazko egoerara eraman nahi dute, politikoki egoera hura azkoz errentagarriagoa zutelako; horregatik estutzen dute ezker abertzalea, horregatik azken 20 urtetan PPk zein PSOEk erabilitako ez ohiko legeak aplikatzen segitzen dute. Horrregatik baitaere presoen aurkako espetxe politika kriminala mantentzen dute.

・ Onargaitza egiten zaie euskal jendarteak ezker abertzaleari aitortzea aro politiko berria zabaldu izana. Batez ere euskal jendarteak  Auzitegi Nazionala eta espainiar alderdiak bakea lortzeko oztopo bezala ikusten dituenean.

・ Horregatik egoera usteltzeko eta sufrimendua betikotzeko hautua egin dute. Aldiz, guk bizikidetza eta eskubide guztien errespetuaren bidea aukeratu dugu.

・ Jakin badakigu Estatuak, momentukoz, ez duela inolako eskaintza demokratikorik Euskal Herriarentzat. Egoera aldatzeko borrokan segitzea da, beraz, gure ardura. Eta borroka hori ahalik eta eraginkorrago izateko beharrezkoa da denbora eta elkarlana. Bakea eta normalizazioa bururaino eraman nahi duten alderdi eta eragile sozialeen arteko akordioak beharrezkoak dira. Baita mobilizazioak ere.

・ Gaur bertan herriz-herri mobilizazioak izango dira eta heldu den larunbatean Hego Euskal Herriko lau hiriburutan, 12.30etan, elkarretaratzeak egingo dira.
image
 

Ante la sentencia condenatoria de la Audiencia Nacional en el Sumario 35/02, Sortu quiere manifestar lo siguiente:

 

・ Rechazamos totalmente la Sentencia de la Audiencia Nacional. Ni los condenados por ésta sentencia ni la misma izquierda abertzale son el objetivo último de ésta sentencia. La misma se ha dictado contra todo un pueblo que quiere decidir libremente su futuro. Es un ataque frontal contra Euskal Herria. El Estado ataca por enésima vez a la decisión que ha tomado Euskal Herria de abrir un nuevo ciclo político. Y el intento de hacer naufragar el proceso de paz pasa por el ataque judicial   contra la militancia de la Izquierda Abertzale.

・ Es evidente que el PP y el Gobierno español sólo quieren el fracaso y el bloqueo del proceso de paz y normalización política y por eso se sitúan en la posición de la INVOLUCIÓN. Después de casi cuatro años desde la Conferencia de Aiete y el fin de la actividad de ETA, meten la marcha atrás a toda velocidad y por eso llegan estas sentencias condenatorias contra la militancia independentista que además representan la línea de actuación oficial en vigor en la AN.

・ En este nuevo tiempo político, son las sentencias políticas de la Audiencia Nacional las que pretenden jugar el papel de vanguardia en favor del relato oficial y de parte que quieren vender los partidos españoles. Utilizan la decisión de ETA de dar por terminada su actividad armada para vender una derrota militar de ETA; pero no encuentran elementos para vender una derrota política de la Izquierda Abertzale y de esta manera, con sentencias condenatorias en el juicio de Bateragune, el sumario 35/02 o el próximo  de Segura se han propuesto culminar la venganza del Estado contra todos los que han tenido que ver con la dirección política de la Izquierda Abertzale y así escenificar una derrota política que la sociedad vasca y las urnas niegan a España y sus partidos. Y van por mal camino, no lo van a conseguir. No queremos decir que no puedan encarcelarnos, pueden hacerlo; pero al mismo tiempo se van a encontrar con una Izquierda independentista electoralmente pujante y al borde de la hegemonía política e institucional del país.

・ Y como están buscando que este país vuelva a la situación anterior a octubre del 2011 porque políticamente les era infinitamente más rentable, siguen apretando y aplicando todas las leyes de excepción que el Estado desde el PSOE o el propio PP ha venido aplicando en los últimos 20 años. Y por eso siguen con una política penitenciaria criminal contra los presos políticos vascos.

・ No pueden soportar además que la percepción de la sociedad vasca sea que la Izquierda Abertzale ha abierto un nuevo tiempo político, un nuevo tiempo para la esperanza en este país, mientras Madrid, la AN, los partidos españoles etcétera son vistos mayoritariamente como rémoras para la paz, un pesado lastre para el futuro en libertad de este país. Han elegido el camino de pudrir la situación y perpetuar el enfrentamiento. Al contrario, nosotros el de la convivencia y el respeto a todos los derechos individuales y colectivos.

・ Sabiendo como sabemos que el Estado español no tiene oferta democrática alguna para Euskal Herria y que a corto plazo tampoco va a tenerla, sólo nos queda seguir peleando para cambiar las cosas. Y para poder hacerlo con la mayor eficacia posible, es muy importante que invirtamos tiempo y esfuerzo en buscar acuerdos y colaboración con todos los partidos políticos y referentes sociales que así lo deseen. Con todos aquellos que apuesten por llevar el proceso de paz y normalización hasta sus últimas consecuencias.

・ Movilizaciones hoy en los pueblos.

・ Concentraciones en las cuatro capitales el sábado a las 12,30.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s