Uzt-17 ::: Palestina askatu! Manifestazioa Bilbon

image

Israel’eko estatu sionistaren sarraski berrien aurrean, Bilboko BDS’tik kurtso amaiera honetan garatzen ari ginen ekintzak indartzea erabaki dugu, inoiz baino gehiago azpimarratuz Boikotaren, Desinbertsioen eta Zigorren estrategia Euskal Herrian bertan Israel’en estatu terroristari erantzuna emateko dugun tresna bezala. Merkatu ekonomia neoliberala da estatu sionistak darabilen erreminta garrantzitsu bat nazioartean haien aurpegia zuritzeko, mundu osora zabalduz haien produktuak; Premier kosmetiko kateak tartean eta, gure artean, bereziki. Bilbon denda zabaldu du duela gutxi Itsaso Hileko produktuekin aberasten den kateak, estatu sionista ekonomiko babesteko.

Duela aste gutxi ekintza baketsua egin genuen dendaren aurrean, eta nabarmen agertu digute kate honek duen pisu propioa; erantzunak berehala agertu dira komunikabide eta sare sozialetan, BDSko kideok nazismoarekin lotzera heltzeraino. Hartara, gure artean dugun Havtaja Euskal Herria-Israel elkartea agente garrantzitsua da.

Hauei erantzutea zen Bilboko BDSren intentzioa, Israelek beste behin ere bere aurpegirik biolento eta militarrena agertu dueean. Gure lana eta palestinar herriarekiko gure elkartasuna inoiz baino garrantzizkoagoak dira beraz egunotan; eta, ondorioz, kalean izango gara.

Hurrengo ostegunean, hilak 17, arratsaldeko 19.00tan, deituko dugun manifestazioa, nazio mailako erantzun moduan. Manifestazioa Arriaga plazatik abiatuko da, Indautxuko Bizkaia plazaraino, tartean Premier dendaren aurretik igaroz.

BILBOKO BDS – Askapena

image

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s