Bilbok 94.000.000 kilo zabor bidaliko ditu erretzera urtero

groutxo laukiBilbok 116.000.000 kilo hondakin sortzen ditu urtero. Hondakin horien %19a bidaltzen du bakarrik birziklatzera, gainontzeko %81ak zabortegietan amaitzen duelarik.

Bilboko Udalak erabaki ausartak hartu behar ditu hondakin eta zaborren arloan: konpostatzea hiri guztira zabaldu, birziklatze tasak handitzeko politikak bultzatu, hondakinen kudeaketarekin erlazionatutako ingurumen hezkuntza programak sustatu, etab.

Baina zoritxarrez, kontrako bidea hartu du Bilboko Udal Gobernuak (EAJ). Izan ere, PPren babesari eta PSOEren abstentzioari esker, ekainaren 26an hiriak urtero sortzen dituen 94.000.000 kilo zaborrak erretzera bidaltzea erabaki zuen.

Bizkaian arazo bat daukagu. Errauskailu garesti bat daukagu, Zabalgarbi, eta jaten eman behar diogu eguna joan eta eguna etorri, enpresa erdi-publiko (%65a akziodun pribatua eta %35a akziodun publikoa) honen jabeek, kosta ahala kosta dirua irabazi nahi dutelako. Hemendik aurrera, hartu berri duten erabakiari esker, Bilbok gustura eskainiko dizkie bere zaborrak errauskailuaren labe gosetiei. Errauskailuaren funtzionamenduak berez eragiten dituen inpaktu zuzenei, urtero sortzen diren 48.000.000 kilo eskoria eta errauts toxikoak gehitu behar zaizkie. Hauek Bizkaiko zabortegiak betetzen dituzte. Aipatu beharra daukagu Zallakoa horietako bat dela eta orain dela gutxi Udalak bere itxiera eskatu duela, udalerrian dauzkan inpaktu negatiboak argudiotzat hartuz.

Munduan badira errausketa baztertu eta hondakinen bilketarako sistema pertsonalizatuak ezarri duten tamaina handiko hiriak (San Frantzisko, Brusela eta Milan adibidez), lortutako emaitzak oso positiboak izan direlarik (birziklatze tasa handiak).

Bilbok hiri hauek eredutzat har zitzakeen. Baina hemen arazoaren oinarriak bi dira: alde batetik, borondate politiko eza; beste aldetik, interes ekonomiko elitistek errausketa inposatu dutela Bizkaiko Hiri Hondakin Solidoak (HHS) kudeatzeko metodo lez.

Hauxe da EAJren estiloa: errekurtso naturalak erre, inbertitzaile pribatu gutxi batzuei dirua irabazten lagundu eta gure Bizkaia hondakin toxikoz bete.

Birziklatzeari bai! Zaborrak erretzeari ez!

Iturria: EguzkiTaldEkologista

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s