Euskal Herriko Eskubide Sozialen Karta aurkeztu da

Maiatzaren 31ko Asanblada Nazionalean onartua izan eta gero, Euskal Herriko Eskubide Sozialen Karta pasa den larunbatean aurkeztu zen Bilbon. Bertan, ekimena babestu duten eragileetako ordezkariek Karta aurkeztu eta atxikimendu publikoa eman zioten euren sinadurekin.

Euskal Herriko Eskubide Sozialen Karta gidatu den Talde Sustatzaileko kideak izan ziren Kartaren nondik norakoak aurkezteaz arduratu zirenak. Guztiek prozesu honen garrantzia eta arrakasta azpimarratu zuten: Arabako, Gipuzkoako, Bizkaiko eta Nafarroako 113 herri eta auzotan aurrera eraman den prozesu honetan 1.200 herritar inguruk hartu du parte, eta milaka izan dira eskubideen gainean egindako ekarpenak.

Nabarmendu zuten “gizarteratze fasea hastea eta atxikimendu aktiboak bilatzea” izango direla orain egitekoak. Sare bat osatu nahi dute, kartaren oinarriak Euskal Herriko txoko guztietara eramateko.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s