Gure gorputza, gure erabakia ::: Larunbatean, denok Iruñera!

IRUÑEA. Manifestazioa “Gure gorputza, gure erabakia” Apirilaren 5an, larunbata, 17:30ean Golem Zinemetatik

Datorren apirilaren 5ean, Euskal Herriko mugimendu feministak Manifestazio Nazionala deitu du “Gure gorputza, gure erabakia” lemapean, Iruñean. Jakina den bezala, Gallardon ministro espainiarrak egin berri duen Abortuaren Legearen erreformaren harira kokatzen den deialdia dugu. Hierarkia katolikorik handienak bultzatu eta babestutako lege hau, inposaketa ideologiko eta moral hutsa suposatzeaz gain, emakumeei euren gorputzaren inguruan erabakitzeko eskubidea ukatzen zaie; alegia emakumeen askatasun oro debekatuz. Azken finean, Gobernuak burututako neurri guzti hauekin (erreforma ideologikoa, murrizketa sozialak, bere krisi kapitalista…), emakumeek duten erabakitzeko eskubidearen indargabetzea bilatzen du, urte guzti hauetan mugimendu feministak lortu duen eremu politiko eta sozialetik emakumea ateraraziz.

Abortatzeko eskubidearen aldeko Bilboko plataformak atzo egindako agerraldian jakinarazi zuenez, Euskal Herriko herri eta hiri ezberdinetatik autobusak aterako dira manifestaziora joateko. Bilboko autobusa 14:00etan abiatuko da San Nikolasetik eta izena emateko abortumaninazionala@gmail.com helbide elektronikora mezu bat bidali behar da.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s