Europaren inguruko formakuntza jardunaldiak Bilbon

Europa, erronka (?)” lemapean, mahai inguru eta hitzaldiz osatutako jardunaldiak antolatu ditu Gite-ipes Gizarte Ikerketarako Talde Eragileak. Bilbon izango dira saioak, eta helburua izango da Europaren inguruan analisi eta hausnarketarako tartea zabaltzea. Bi astetan banatu dute egitaraua, bi bloke izango baititu egitasmoak: Europa munduan eta Europa gurean.

EUROPA MUNDUAN

Europa munduko joko zelaian kokatu nahiko genuke; termino globaletan, inperialistetan. Europar Batasunaren ibilbidea, ekialdetik deika dabilen aktualitatea eta aurrera begirako estrategia ekonomiko zein politikoa argitzea nahiko genuke. Honekin batera, aurrez aurre, latinoamerikatik heltzen zaizkigun integrazio eredu berriak jarri nahi ditugu.

◦Martxoak 27, osteguna, 19:00etan Zirikan (gaztelaniaz) / Hitzaldia Iñaki Gil de San Vicenteren eskutik: “La evolución del marco territorial europeo al servicio del capital”.
◦Martxoak 29, larunbata, 10:00etan La Bolsan (euskaraz) / Mahai ingurua: Joseba Felix Tobar-Arbulu – Txente Rekondo – Unai Vazquez.

EUROPA GUREAN

Europak geurean zer suposatzen duen jakin nahi dugu, Euskal Herrian zer eragin izan duen, eta aurrera begira zer erronka suposatzen dituen. Horretarako, EBren politiken nondik norakoak ezagutu eta bere ondorioak aztertuko ditugu sektore zehatzetan: lehen sektorea, hezkuntza, emakumea, justizia, gazteria, bazterketa…

•Apirilak 3, osteguna, 19:00etan Zirikan (gaztelaniaz) / Hitzaldia Nekane Juradoren eskutik: “Mujeres y pobreza ante Europa”.
•Apirilak 5, larunbata, 10:00etan La Bolsan (euskaraz) / Mahai ingurua: Esti Redondo – Karmelo Landa – Xabier Lasa.

europawww.topatu.info

 

 

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s