M29 ::: Indarra eta ilusioa erakusteko ekitaldia Casillan

Herriz herri egiten ari den lana erakutsi eta lan horri bultzada emateko, ekitaldi bat egingo du Gure Esku Dago dinamikak martxoaren 29an, Bilbon. Casillan izango da ekitaldia, 17:30ean. Herriz herri eginiko lana erakutsi, eta ekainaren 8ko giza katera begira, taldeari bultzada emateko modua ere izango da. Europan “martxan den trenean” Euskal Herriak ere bere bagoia duela aldarrikatuko dute.

Dinamika orokorra indartzeko, herriz herri ari dira Gure Esku Dago talde txikiak sortzen, eta egiten ari diren lana txalotu dute. “Ikusgarria da nola hainbat eta hainbat herritan ehunka herritarrez osatzen ari diren eskuak, plazak… Parte hartze kopuruak oso txukunak dira, zerbait garrantzitsua eta sakona sortzen ari garen seinale”.

Ekimenaren sustatzaileek agerraldi jendetsu bat egin dute gaur, orain arteko urratsen balorazioa egiteko. Oso pozik daude asteotan herriz herri antolatutako ekimenek sarean duten zabalkundearekin. Sare sozialetan hedatutako bideoak, hitzaldiak, flashmobak… “Dagoeneko 144.000 lagunek gozatu dute Gure Esku Dago-ren bideokliparekin eta kantuarekin sare sozialetan. Are gehiago: txalogarria da nola sortu dituzten, hainbat herri eta eskualdeetan, kantuaren bertatik bertarako bertsioak”.

Erabakitzeko eskubidearen aldeko dinamika “gero eta modu eraginkorragoan” ari da “euskal jendartearen erdigunearekin” konektatzen: “Ikusten da, sentitzen da”. Hala ere, aitortu dute oraindik “asko” dagoela egiteko: batez ere, gaia “urruneko” dutenengana iritsi eta “zuzenean” eragiten diela azaltzea. Auzolan herritarrak aurrera egiteko ezinbestekotzat dute dinamika begi onez ikusi bai, baina oraindik “hotz” daudenak aktibatu eta berotzea.

Gure Esku Dago-k herritarrei dei egin die, martxoaren 29an Bilboko Casillara hurbildu daitezen eta gogotsu parte har dezaten.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s