Gora Venezuelako iraultza bolivartarra!

Azken asteetan Venezuelako gobernuaren aurkako deseztabilizazio operazio baten aurrean aurkitzen gara. Beste behin ere erasotuz, herriak 1999tik hona aurrera daraman eraldaketa prozesua. Estatu golpe aurreko giro honetan, hamaika eraso bide ezagutu ditugu: sabotajeak, patronalaren elikagai eta bestelako behar izanen pilaketak, desinformazio kanpaina mediatikoak, biolentzia ekintzak… Azken batean Venezuelan jokoan dagoena , etorkizuna berdintasun eta justizian eraikitzea da, neoliberalismoaren errezetak alboratuz.

Askapenak, Zirkulu Bolivariar “La Puebla”k eta Komite Internazionalistak eraso inperialista berri hau salatu nahi dugu, hain zuzen, Venezuelako eskuinaren babesarekin, iraultza bolivartarra oztopatzea helburu duena.

Dei egiten dugu beraz, azken eraso hau salatu eta gure elkartasun internazionalista erakusteko Venezuelako herri borrokalariari, bertako herri mugimenduei eta herriak babesturiko bere gobernu legitimoari.

Honela, “golpe estatuaren aurka Venezuelako iraultzari elkartasuna” lelopean, elkarretaratze batera deitzen dugu, ostirala 21, 19:00etan Bilboko Arriaga plazan.

Gora Venezuelako iraultza bolivartarra!

http://www.askapena.org/eu

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s