EUROKOPA 2020. ESAITen posizionamendua

Azken asteetan Eurokoparen inguruan sortu den eztabaida ikusirik, gizartearen aurrean agertu, eta uneko gakoak zeintzuk diren azaltzeko deialdi hau burutu dugu.

Gehiengo sozialak gure selekzioen ofizialtasunarekin bat egiten duela eztabaida ezineko errealitatea da egun. Azken urteetan hauetan euskal gizartean bizi izan ditugun aldarrikapen oihuak horren isla baino ez dira.

Gehiengo horrek, plano politikoan, erabakiak hartzen direneko esparruan, bere islada izan beharko luke. Ordezkari instituzionalen artean adierazpen desberdinak entzun izan ditugu. Posizionamenduek bere balioa izanda ere, esparru politikoaren ekarpena gizartearen arazoen ebazpena da, eta hori da klase politikoari eskatu beharrekoa.

 

Instituzioei interpelazioa
Ez gaude, eta ez dugu uste inor egon daitekeenik, Eurokopa San Mamesera etortzearen aurka. Are gehiago, gu, gure selekzioaren ofizialtasunaren aldekoak izanda, espero genezakeen oparirik onena gure selekzioa etxean nazioartean lehiatzen ikustea litzateke. Eta ez da ezinezkoa.

Katalunyak nazioartean 20 selekzio ofizial badu, horrek berez, adierazten du legeak ez direla ofiziala izateko oztopoa. Borondate politikoa, federazioek eman beharreko urratsak, eta batez ere norabide horretan presioa artikulatzeko gaitasuna izango dira bermea.

Euskal Gizartearen hautua hain nabaria den une hauetan, deialdia luzatu nahi diogu gizartearen ordezkapena diren instituzioei, gizartearen gehiengo horren nahia eta erabakia, ofizialtasunean urratsak emateko garrantzitsuak diren estamentuetara eraman dezaten, estamentu horiek herri honen hautuaren berri izan dezaten.

Hau dela eta, Espainiar Futbol Federazioari, Danimarkak Feroe uharteekin egin bezala, eta gehiengoaren nahiari erantzunez, Eurokopa San Mamesera , euskal selekzioaren parte hartzea ahalbideratuz, ekar dezala eskatu beharko liokete instituzioek.

Zentzu horretan, dei egiten diogu euskal selekzioen ofizialtasunaren aldekotasuna azaldu duten guztiei, alderdikeria eta protagonismoak alde batera utzi, eta gehiengo sozial, politiko eta instituzionalak zentzu horretan artikulatzeko, desberdinak direnekin, elkarlanean aritzeko, akordioetara iristeko.

 

Elkarlanerako deia eta ESAITen ekimena
Adierazpenak, instituzioen aldetik onuragarriak izanik ere, bada garaia aldeko guztion artean estrategia adosteko eta urratsak ematen hasteko. Instituzioek, adierazpenez gain, arazoak konpontzeko urratsak eman behar dituzte.
Ofizialtasunaren estrategia finkatu eta urratsak emateko batzorde baten sorrera beharra bilakatu da egun. Zentzu horretan, Alderdi politikoekin, adierazpenentzako eman beharreko urratsez gain, batzordearen sorrerarako harremanak hasiko ditugula adierazten dugu.

Gehiengo soziala artikulatzera deia gizarteari
Eurokopan gure parte hartzearekin amesten duen gehiengoa batu, eta eskaria irudikatu dadin deia luzatzen diogu gizarteari. Aldarrikapena, eztabaida izaten den instituzioen parean, kalean presente egongo dela jakitera ematen dugu.

Eurokopan egotearen aldeko ibilbidea hasi besterik ez da. Luzea izango da, eta bertan gizartearen inplikazioa funtsezkoa izango da.

Amaitzeko, Eurokoparen inguruko eztabaida honen edukia gainontzeko kiroletara luzatzeko deia egiten dugu.

Texto en Castellano

http://www.esait.org

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s