7 katu 7 urte. Zorionak Zorrotzatik!

Bere zazpigarren urtemuga ospatzeko prest da 7Katu Bilboko Alde Zaharreko gaztetxea. Urtarrilaren 27an hasi eta otsailaren 2a bitartean hainbat ekimen antolatu dituzte, urte hauetan gaztetxea aurrera eramaten lagundu duten guztiei eskerrak emateko. Desaolojoaren arriskua gainean badu ere, 7Katu gaztetxeak argi du: “gure indarra, gure proiektua da. Gazteon bilgunea, kultura alternatiboaren Bilboko erdiguneetako bat mantentzea, diruaren basamortu honetan kolorez eta ilusioz beteriko oasis bat mantentzea”.

7katu_gaztetxea_urtemuga_kartela7 Urte, 7 Kale, 7 Bizi (gutxienez)… 7 Katu!

Zuei esker, gazteak, helduak, musikariak, bertsolariak, artistak, hizlariak, ikasleak, langileak, langabeak, okupak, internazionalistak, feministak mozkorrak… Denok egiten dugu 7 Katu, denak gara 7 Katu, guztion artean aurrera goaz!

Ez dira garai errezak. Desalojoaren arriskuan gainean dugu berriro eta inoiz baino gehiago 7 Katuren kontrako mugimendu eta xurrumurruak susmatzen dira. Mediazio proiektua apurtu zenetik, ez dugu inorekin kontaktuan jartzeko aukerarik izan, eta argi daukagu udaletxearen eta bere interes eta azpijokoak daudela tarteko.

Inork ez digu erantzunik eman, ez berririk, ez gure proposamenei erantzunik… berdin digu. Gure indarra, gure proiektua da. Gazteon bilgunea, kultura alternatiboaren Bilboko erdiguneetako bat mantentzea, diruaren basamortu honetan kolorez eta ilusioz beteriko oasis bat mantentzea.

7. urteurrenean ere indar guzti hori biltzen saiatu gara, eta kristona izango dela badakigu. Musturrean emango diegu, ehundaka pertsonak autogestioaren indarraz mugiaraziz. U.27 eta O.2 bitartean, denok Alde Zaharrera!

Era berean, gure elkartasun osoa adierazi nahi diegu berehalako desalojo egoeran dauden Hamburgoko Rote Flora eta Madrilgo La Casika zentru sozialei, eta Otsailaren 1ean Gaztetxeen defentsan Bilbon egingo den manifestaziorako deia zabaltzen dugu. Eutsi gogor!

Askok inoiz helduko ez zela uste zuten eguna da gaur. Eredu kapitalistaren logika apurtzen duen beste adibide bat. Autogestioa eta asanbladen indarraren beste adierazpide bat. Nahi badugu edozer lortzeko kapaz garela erakusten diguna.

Eskerrik asko denoi!

GU Katu… eta zu?

OKUPAZIOA, AUTOGESTIOA, ILUSIOA ETA ERRESISTENTZIA! U.27-O.2 7 KATUK 7 URTE!

http://www.7katugaztetxea.com/

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s