Iñigo Gogoan ekimenak 20.000tik gora sinadura bildu ditu neurriak exijituz

Iñigo Cabacas gaztearen senide eta adiskideek sorturiko Iñigo Gogoan herri ekimenak azken hilabetean buruturiko sinadura bilketaren balorazioa egin du. Horrela, 20.000 pertsona baino gehiagok ekimena babestu dutela jakinarazi dute herri ekimeneko kideek, “Ertzaintzako buru nagusiaren izendapen berria atzera botatzeko eta Iñigo Cabacas Liceranzu hil zuen operatiboaren erantzule guztien zereginak behin behinean eteteko” exijituz.

Helburua bete eta aurreikusitako 10.000 sinaduren kopurua hilabete bakarrean bikoiztu dela kontuan izanik, ekimenak publikoki eskertu nahi izan die beren parte hartzea sinatu duten pertsona orori. “Honek guztiak Iñigoren kasuan justizia eta neurri zehatzen exijentziak duen oihartzun sendoa erakusten du. Gainera, jakin badakigu sinatzaileen artean ideologia eta alderdi ezberdinetako pertsonak, pertsonaia publikoak, eliteko futbolistak edo ertzainak egon badudela”, adierazi dute.

Horrekin batera, sinadurak eskura eman eta exijentziak aurrez aurre aurkezteko asmoz, “premiazko bilerak” eskatu dituzte Estefania Beltran de Heredia Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuarekin eta Eusko Legebiltzarreko Segurtasun batzordearekin. “Lehenbailehen egitea espero dugu. Izan ere, bigarren urteurrenera hurbiltzen ari gara eta denbora pasak kalteak besterik ez ditu eragiten kasua argitu eta justizia ahalbidetzeko bidean”, gaineratu dute.

Azkenik, pertsona eta gizarte mugimendu oro gonbidatu dituzte urtarrilaren 22ko arratsaldeko 19:00etan Bilboko Zirika Gunean egingo den asanblada irekian parte hartzera.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s