Eskubide Sozialen Kartari ekarpen feminista egiteko asanblada egingo dute larunbat goizean Bilbon

Eskubide Sozialen Karta eratzeko prozesua martxan da Euskal Herriko hainbat herritan, eta gutun horri “ekarpen feminista egiteko beharraz jabetuta”, larunbat goizean Bilbon egingo duten asanbladan parte hartzera deitu dituzte emakume gazte feminista guztiak ere. 10:00etatik 13:30ak arteko saioa izango da, eta amaitu ostean bat egingo dute Tantaz Tanta ekimenarekin.

 asanblada feminista

Jakin badakigu denak oso lanpetuta gaudela abortuaren eskubidearen urraketa basatiari aurre egiteko ekimenetan. Baina, beste hainbat prozesutan ere gaude feministok, eta eztabaida honetan parte hartzeko garrantziaz jabetuta, beste deialdi bat egin nahi dugu. Dakizuenez, Euskal Herrian azken hilabeteotan eskubide sozialen gutun bat eraikitzeko prozesua jarri da abian, eta karta horri ekarpen feminista egiteko beharraz jabetuta deialdi propio bat egin nahi dugu.

Urtarriletik aurrera eskubide eta tresnetan zentratuko da eztabaida, eta zuekin guztiekin batera ekarpenak egitea garrantzitsua ikusten dugu. Horregatik, urtarrilaren 11n Bilboko La Bolsan 10:00etatik 13:30etara asanblada feminista egingo dugu. Landuko dugun gaitegia honakoa izango da:

  • Zergatik zertarako karta? Feministon ekarpena ezinbestekoa.
  • Aldarrikapen eta tresnen inguruko eztabaida lan taldetan.
  • Ondorioak konpartitu eta amaiera.

Amaitutakoan eta Tantaz Tanta ekimenetik dagoen deialdia kontutan hartuta, gure tantatxoa jartzea gustatuko litzaiguke.Horregatik, denak kalejiran ateratzera animatu nahi zaituztegu, emakume presoen egoera salatu eta gure ekarpen feminista egiteko asmoarekin. Banderola moreak eta jantzi moreak hartu eta kaleak okupatzera!

Animatu parte hartzera eta zabaldu mezua inguruan!

Oharra: haurtzaindegi zerbitzua behar izanez gero idatzi ehbfeminista@gmail.com helbidera.

Deitzaileak: Bizkaiko emakumeen asanblada, Euskal Herriko Bilgune feminista, LAB, ELA, STEE EILAS eta ESK.

www.topatu.info

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s