“100 bazkide”: 97 FM irratiko lehenengo erronka potoloa

Abian da duela hiru hilabete Bilbo Handiko herri mugimendua oinarri duen 97FM irrati libre berriaren lan taldea. Atzokoan Bilboko Zirika aretoan jendaurreko lehenengo aurkezpena egin zuten eraikuntza prozesu etengabean dagoen irratiko kideek. Aretoan bildutako lagun kopurua dugu, egitasmoak Jendearengan piztu duen jakinminaren islada zuzena. Izan ere, Tas-tas irrati libreak uda aurretik Bilbo Handiko dialean utzitako hutsuneak entzule ugari umezurtz utzi baititu. Irratiko kideek nabarmendu zuten modura, emititzeko behar duten guztia prest dago, Tas-tas.ek dialean utzitako tokia, plaza berrian kontsumitzaileen eskubideak defendatzen dituen elkarte batek eskeinitako aretoa, Tas-tasek eskeinitako zenbait baliabide tekniko, eta oinarrizko programazioa osatzeko beharrezkoak diren ideia eta pertsonak ere bai. Edozein kasutan, egitasmoa ziurtasunez abiatu ahal izateko, hilean 10 euro ordainduko dituzten 100 lagun bildu behar dituzte oraindik. Erronka potoloa izanik ere, baikor ekin diote irratiko lagunek helburua gauzatzeari. “Lortuko dugu. Zalantzarik ez dugu” baieztatu zuten.

Holako ekimen komunikatibo bat “ezinbestekoa” da 97FM-ko kideen aburuz, komunikazioaren esparruan ere bizi ari garen inboluzioa kontuan hartuta, “Komunikabide generalistek fokoa komeni zaien tokian eta moduan paratzen dute… Fokoa jarri eta kendu egiten dute nahi erara”. Siriako guda adibide moduan aipatu zuten. Gainera, komunikabide gehienek “zentrotik eskuinera” kokatua daudela azaldu zuten eta herri mugimendua inbisibilizatzeko jarrera orokortua dagoela.

Herri komunikabideen eta herri mugimenduaren arteko harremana zaintzearen beharrean jarri zuten indarra irrati berriko kideek, “azaroan, Sestaoko Txirbilenean ospatutako jardunaldietan ondorioztatu genuen moduan”.
Eskerreko hitzak “Hala Bedi”-rentzako
Tas-tasek 97FM tartea hutsik utzi zuenetik ahalegin berezia egin du Gasteizko irrati ezagunak, tarte hura “okupatuta” mantenduz frekuentziari eutsi ahal izateko. Horretarako 97FM-ko kideek “Hala Bedi” eta “Arrosa Sare“-ko irratsaioetan oinarritutako parrilla osatu dute, ekoizpen propioa txertatzeko baldintzak sortu bitartean. Eskeinitako sostengu pertsonala, teknikoa eta ekonomikoagatik, Hala Bedirentzako eskertzeko hitzak baino ez dituzte Bilboko irrati librekoek.
Otsaila aldean irratiko ezaugarri ideologikoetan sakontzeko jardunaldi berezi bat burutzeko asmoa aurreratu bazuten ere, proiektu komunikatiboaren oinarrizko ezaugarriak ezagutzera eman zituzten: Irratiaren izaera librea, horizontala, merkatutik kanpo kokatua, ixilarazitakoei bozgorailua eskeiniko diena eta kalera aterako dena.


Gazteriaren ahotsa

Bilbo Handiko gazteak irratiintzara bildu nahi ditu irrati berriak. Hortarako dei berezia luzatu nahi diote gazteriari, irratia berea egiteko, urtarriletik aurrera antolatuko diren formakuntza saioetan parte hartzeko eta nola ez, irrati berriaren sorkuntza lan taldean zuzenean parte har dezaten. Hortaz gain, Tas-tas irratian indarrean zeuden zenbait programa ere mantentzeko borondatea azpimarratu zuten.
Ezbairik gabe, egitasmoa gauzagarri egingo duten 100 bazkideak dira irratiaren epe laburreko erronka potoloena. Hortaz, Bilbo Handiko esparru komunikabidean holako irrati herritarraren beharra nabarmentzen duten pertsona eta eragileei bazkidetzeko deialdi zuzena luzatu zieten.
Bistan da, emeki eta sendotasunez dialaren aniztasuna areagotzeaz gain, herri mugimedua hauspotu eta zonaldeko herri komunikabideen sarea indartzera doan zuziria lehertzera doala aurki. Hala Bedi…!

+Info

Bloga

Twitter

kontaktua: 97irratia@gmail.com

http://www.herrikolore.org/

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s