Urtarrilaren 11ko presoen aldeko mobilizaziori buruzko argibideak

Urtarrilaren 11n Bilbon presoen eta iheslarien eskubideen defentsan antolatutako mobilizazioak egun osoko egitaraua izango du. Besteak beste, kontzertuak, eta azokak. Protesta ez da manifestazio arrunta izango, “mobilitsasoa” baizik. Herritarren “itsasoa”, alegia.

Egin klik mapan xehetasunak ikusteko

Lau gune prestatu dituzte Tantaz Tanta ekimeneko kideek Areatza inguruan.

Lehenengo gunea: Karpa handia. Goiz partean, Petti, Francis (Doctor Deseo), Gozategi, Occhi di Farfalla, Uluka, Hesian akustikoan, Kokein akustikoan eta Xabi Solano & Zigor DZ igoko dira oholtzara. Gauean, Gosek, Zutikek eta Kaotikok joko dute.

Bigarren gunea: Karpa txikia. Taberna funtzioa egiteko montatuko duten txokoa.

Hirugarren gunea: Pasealekua. Presoen artelanekin erakusketa antolatu eta azoka egingo dute.

Laugarren gunea: Arkupea. Haurrentzako pentsatutako lekua da. Jostatzeko makina bat proposamen eskainiko dituzte: besteak beste, rokodromoa, puzgarriak, umeentzako jolasak eta Puski eta Txurruski pailazoak.

“Mobilitsasoa”: bi “olatuk” osatuta

17:30ean hasiko da arratsaldeko “marea”. Bi manifestazio egingo dituzte aldi berean, eta gero elkartuko dituzte. La Casillatik “olatu” bat aterako da, hots, manifestazioetako bat, presoen senitartekoak buru. Beste “olatua” Bilboko Udaletxetik abiatuko da.

18:30ean bi olatuak ibilbidearen erdian elkartuko dira. “Itsasoa gara” kanta abestu eta paperezko tantak altxatzeko deialdia egin dute.

Twitter bidez protestaren berri emateko #ItsasoaGara eta #BringThemHome traolak proposatu dituzte.

www.argia.com

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s