HATORTXUROCK 16

kartelaUrtero bezala, hemen da HATORTXUROCK. Aurten, zoritxarrez, 16. edizioa izanen da. Zoritxarrez diogu, Hatortxu desagertzeko helburuarekin jaio zen jaialdia delako eta urtez urte gure helburua betetzen ez dela ikusi behar izaten dugulako: euskal preso politikoei modu ankerrean aplikatzen zaien sakabanaketa politika behin betikoz bukatzea, beraien senide eta lagunentzat ikaragarrizko zigorra suposatzen duena, hori baita 16 edizio hauetan zehar aldarrikatu nahi izan duguna, etenik gabe.

HATORTXUROCK 16 egun bakarrean izanen da aurten, ABENDUAREN 28an, azken urteetan bezala Atarrabia eta Burlata artean dagoen ENTRECEMENTERIOS deritzon eremuan. Ohi bezala, KARPA ERRALDOI batean eginen dira kontzertuak, eta taldeek bi eszenatokitan joko dute, txandakatuz.

Edizio honetako alderdirik azpimarragarrienetakoa da sarreren prezioa jaitsi egin dela, antolakuntzak ahalegin handia egin du zailtasun ekonomikoko garai hauetan jendeari jaialdira etortzeko erraztasunak emateko. Hala, ALDEZ AURRETIK hartuz gero 15 EURO balioko dute eta TAKILLAN 18 EURO (laster informazio guztia emanen dugu: noiz izanen diren eskuragarri eta salmenta puntuak).
Ateak arratsaldeko 16:00etan irekiko dira eta kontzertuak 16:30ean hasiko dira.

12 taldek joko dute: SOZIEDAD ALKOHOLIKA, KAOTIKO, GOVERNORS, ZE ESATEK, FLITTER, WILLIS DRUMMOND, OBRINT PAS, EL TRONO DE JUDAS, GLAUKOMA, NON SERVIUM, SKAKEITAN eta LA RAÍZ.

Taldeei buruz zerbait azpimarratzekotan, El Trono de Judas ikusteko azken aukera izanen da, izan ere, 17 urten ondoren, eszenatokiak uztea erabaki dute. Halaber, Obrint Pas talde valentziarrak azken kontzertua eskainiko du Euskal Herrian, eta gero taldea epe zehaztugabean desegin egingo da. 2006tik jo gabe zegoen Flitter Lizarrako taldearen itzulera ere azpimarratu nahi dugu, eta baita Governors talde arrasatearrarena ere. Biek ala biek disko berria dakarte, Rabioso lehenak eta abenduaren hasieran kaleratuko duten Morphinapolis bigarrenak. Willis Drummond, Skakeitan, La Raíz eta Non Servium lehen aldiz igoko dira Hatortxurockeko taula gainera. Glaukomak Atarrabian estreinatuko du bere la berria, Vol. 2, urriaren 18an argitaratu zuena. Kaotikok eta La Raízek, bere aldetik, 2013an zehar kaleratu zituzten diskak aurkeztuko dizkigute.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s