Abenduak 6 ::: ‘Guk ere bai independentziari’ martxa berdea Durangon

Abenduaren 6an (ostirala) independentziaren aldeko eguna eta Martxa Berdea ospatuko da Durangon, “Nahi dugulako/beharrezkoa dugulako, guk ere BAI independentziari” lemapean.

independetistak

Egun osoko egitaraua antolatu dute Independentista mugimenduko lagunek. Goizean Azoka irekitzearekin batera hasi eta etengabe izango dira ikuskizunak eta jarduera parte hartzaileak Azoka ondoko zabalgunean eta herrian zehar:

  • 10:30etan txistulariek emango diote hasiera dianekin eta geroago trikitilariak, albokariak, kantu taldeak eta abar gehituko zaizkie, egun osoan zehar giroa animatzeko.
  • 12:00etan “ESKOZIA independentziara bidaia XXI. mendeko Europan” Independentistak Sarearen liburu berriaren aurkezpena Azokako areto nagusian.
  • 15:30etatik aurrera DJ Bull izango da Landako gunean.
  • 17:00etan Martxa Berdea, Landako gunetik abiatuta. Bertan, aipatutako guztiek hartuko dute parte.
  • Martxaren amaieran ekitaldia burutuko da Landako gunean eta, ondoren, musikari eta kantariek Durangoko kaleak alaitzen jarraituko dute.

Parte-hartzea eta bolondresak

Aurten ere jendearen partehartzea izango da oinarria, beraz, musika, literatura, kantugintza, dantza, bertsolaritza, kale animazio, … edo beste edozein motatako parte-hartze proposamenak jasotzeko zabalik daude antolatzaileak. Pate hartu nahi duen oro zuzeneko kontaktua jarri dute: info@independentistak.net / 943 56 18 53

“Egitarau guzti hau aurrera eramateko jende askoren laguntza behar dugu, antolakuntza alorrean ere, eta, horrexegatik, laguntzeko prest dauden bolondres guztiei aurreko helbide edo telefono bera erabiliz gurekin kontaktuan jartzeko deia egiten diegu”.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s