Iñigo Cabacas, Ertzaintza eta EAJ-PNV

Ertzaintzako buru izendatzeaz bat, garai zaharretako alderik ilunean iltzatu du Estefania Beltran de Heredia Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak Ertzaintza, Euskal Herrian irekitako garai berrira egokitu beharrean. Aldekoak zuzendu baititu, besteak beste, Bilboko historia hurbilean guztiz neurriz kanpokoak eta arbuiagarriak izan diren operatiboetako bi: Iñigo Cabacasen hilketa ondorio izan zuena zein Kukutza husteko eta eraisteko helburuz eginiko sarraskia.Aldekoaren agindupean jardun zuten agenteak Cabacasen hilketarekin lotzen duten froga argiak egonik, ezin ulertuzkoa da orain artean epaileak ‘Cabacas auzian’ inputatu ez izana. Eta are ulergaitzagoa da gazte baten heriotza eragin zuen opeatibo baten arduraduna saritzeko PNVk hartu duen erabakia. Hainbat arrazoi tarteko, eskandaluzkoa dela salatu nahi dugu: inpunitateari bide ematen dio eta giza eskubideei burla egiten die, Iñigo Cabacasen sendiarentzat iraingarria izaterekin batera.

Halaber, Aldekoaren erantzukizuna zuritzeko PNV zabaltzen ari den zenbait informazio nahasiren erabilera maltzurra salatzen dugu. Iñigo Cabacas heriotzeraino zauritu zuen pilota “entren con todo a la Herriko” agindua eman aurretik jaurtia izan zela zabaldu dute, ahazturik nonbait Aldekoak agindu eta zuzendu zuela operatibo hori, hasi eta buka, eta operatibo hartan gertaturiko guztiaren erantzule nagusia dela horregatik, pilota bakoitza jaurtitzeko une zehatza ezein delarik ere. Horregatik, Aldekoaren izendapena bertan behera uzteko exijitzen dugu.

Cabacas auziko erantzuleak saritzeko bainoago, gau hartan gertaturiko argitzeko eta erantzukizunak zehazteko garaia da; eta zentzu horretan, lotsagarria da, PNVk, PP, UPyD eta PSErekin batera Legebiltzarrean harturiko erabakia: hau da, Cabacasen hilketa argitzeko batzordea sortzeari uko egin izana. Zeren beldur dira? Zer du txar gau hartan gertatu zena ikertzeak? Zein da egia, kosta ahala kosta ezkutatu nahi badute? Ez al du Cabacas sendiak gainerako biktimei zor zaien errespetua merezi? Non daude auzi honetan alderdi politiko horiek asperduraraino hainbestetan aldarrikatzen dituzten giza eskubideak?

iñigo cabacasCon el nombramiento de Jorge Aldekoa como nuevo director de la Ertzaintza, Estefanía Beltrán de Heredia ha anclado a la Ertzaintza en el lado más oscuro de tiempos pasados, lejos de adaptarla a la situación actual que vive Euskal Herria. Porque recordemos que ha sido Jorge Aldekoa quien ha dirigido operativos sobradamente cuestionados en la historia reciente de Bilbao, como la operación que terminó con la vida de Iñigo Cabacas y como el que persiguió el desalojo y posterior derribo de Kukutza.

Es incomprensible que Aldekoa no haya sido hasta ahora imputado en el ‘Caso Cabacas’, a pesar de la existencia de numerosas pruebas que muestran la implicación directa de agentes bajo su tutela en el asesinato de Cabacas. Pero, por múltiples cuestiones, es todavía más sangrante que el PNV haya premiado con un ascenso a Aldekoa. Da cuenta de la impunidad con la que dota a la policía y muestra un total desprecio a los derechos humanos de según qué victimas, a la vez de ser un insulto para la familia Cabacas.

Asimismo, denunciamos el intento de tergiversación de los hechos mediante algunas informaciones que apuntan que la pelota que hirió de muerte a Iñigo Cabacas fue lanzada antes de que Ugarteko diera orden de “entrar con todo a la Herriko”, obviando que Jorge Aldekoa dirigió aquel operativo de principio a fin, siendo por tanto responsable máximo de cualquier actuación inadecuada o negligente. Por tanto, exigimos el inmediato cese de Aldekoa como nuevo director de la Ertzaintza.

No es tiempo de eludir responsabilidades premiando a quienes tienen una implicación directa en el asesinato de Iñigo Cabacas. Es hora de esclarecer los hechos y depurar responsabilidades. Por tanto, es incomprensible la actitud de PNV, quien en bloque con PSE-PP-UPyD rechazó la semana pasada la creación de una comisión de investigación en el parlamento. ¿A qué temen? ¿Cuál es la verdad que tanto se esfuerzan en ocultar? ¿Acaso no merece la familia Cabacas el respeto que se le debe a todas las víctimas? ¿No hay derechos humanos para esta familia?

Bilboko Sortu

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s