ERRIGORA ::: Nafar hegoaldeko uzta, euskarari puzka

ERRIGORA ekimenak, auzolanean, Nafarroako hegoaldeko nekazaritza indartu asmo du, horretarako, eremu horretakoak propio diren produktuak Euskal Herriko plazan jarriz. Izan ere merkatu globalizatuak konpetentzia baldintza gogorretara behartzen ditu bertako lehengaiekin lan egiten duten ekoizleak. Aldi berean “zona no vascófona” izendatuko euskalgintzari ekarpentxoa egin nahian bultzada ekonomikoa ematea ere badu helburu.

Horretara dator “NAFAR HEGOALDEKO UZTA; EUSKARARI PUZKA” kanpaina. AEK, Sortzen eta Ikastolen Elkartea eta Zazpiak Bat Harreman Sarearen elkarlanaren emaitza da kanpaina hau.

50 €-ren truke Nafarroako hegoaldeko produktuez osatutako saski bikaina jaso dezakezu; kalitate bikaineko produktuak, bertan ekoitziak eta nekazarien lana errekonozitzen dutenak.

Eta merkatuko prezio berean, baina desberdintasun nabarmen batekin: jasotako diruaren %25 euskarari bideratuko zaio herritar askoren borondatezko lanari esker.

Aurten bilduko den dirua hiru proiektu zehatz laguntzeko erabiliko da:

  • Egoera larrian den Lodosako ikastola
  • “Euskaraz bizi eta ikasi” herri ekimena
  • Erriberako helduen euskalduntzea mantendu eta zabaltzea

ERRIGORA ekimenean parte hartzen duten eragileek edo haien bitartez saldutako produktuen irabaziak eragile bakoitzak bultzatutako proiektura bideratuko dira. Ikastolen kasuan, ikastolek eta haien bitartez saldutako produktuen irabaziak Lodosako ikastolara bideratuko dira.

Ikastola guztietan dago jada, eskariak egiteko aukera. Bertaratu eta urrats hori egitea dagokigu, orain, ikastolako komunitateko kide guztioi.

Errigora ekimena Facebook-en: Errigora
Errigora ekimena Twitter-en: @errigora

KANPAINAREN TXOSTENA [PDF]

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s