#askabideLIBRE ::: Elkartasunetik konpromisora

Gazte Mugimenduaren aurkako epaiketa.

40 auzipetu dira epaiketa honetan. 6na urteko espetxe zigorra eskatzen diete, SEGIko kide izatearen akusaziopean. Urriaren 14, 15 eta 16an, hasiko dituzte saioak, baina ez dute argitu prozesua amaiera arte nola gauzatuko den.

“Herriko Tabernak” auzia.

 HB, EH, eta Batasunarekin lotuta dago. 36 lagun auzipetuta daude kasu honetan. Zortzi eta hamabi urteko espetxe zigorrak eskatzen dizkiete.36 lagun horiez gain, 110 Herriko Taberna ere epaituko dituzte «erantzule zibil» izatea egotzita. Tartean Zorrotzako ASKABIDE kultur elkartea.

2002. urtean Batasuna legez kanpo utzi ondoren hasi zen Herriko Tabernen aurkako auzia. 2003. urterarte ordea ez zuten ASKABIDE elkartearen kontrako neurririk hartu. Urte horretan ertzaintza ASKABIDEn sartu zen eta Administratzaile judiziala ezarri zieten. Harrezkero ASKABIDE ixteko arriskuan aurkitzen da. Eta zehazteko dago, Herriko Tabernen arduradunek erantzukizun penalei erantzun beharko ote dieten. ASKABIDEren kasuan bere presidentea Audientzia Nazionalera jaitsiko da ostegunean, eta ostiralean gure artean izango da bizi izandakoa auzokideei helarazteko.

Eskubide zibil eta politiko hauen urraketen aurrean beharrezkoa da herritarrok mobilizatu eta elkartasunetik konpromisora igarotzea.

-Urriak  18 ostirala: ASKABIDE LIBRE (Zorrotza)

20etan Elkarretaratzea Errotondan.

20:30etan Luntx-pikoteo informatiboa gure presidenteak Madriletik ekarritako azken albisteekin.

– Urriak 26 larunbata: MANIFESTAZIO NAZIONALA.

Auziperatuekin elkartasunean manifestazio bat burutuko da Bilboko Jesusen bihotzetik Libre Ekimenak deituta.

askabidelibreKARTELA_baja

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s