Zorrotza, gozatu eta bizi!! 2012

EGITARAUA

EKAINAREN 12tik 20ra
17:00 DENOK BATERA VI. Txapelketa Interkulturala Azoka eta Zazpi Landako kantxetan

ekainaren 12tik 19ra
Argazki Lehiaketa Interkulturala, ‘Kultura ezberdinak Zorrotzan’

ekainak 14, osteguna
20:00 HITZALDIA Zorrotzako Auzo Etxean: ‘Zorrotza Bizirik: 5 urte Planaz geroztik’ Zorrotzako Taldeon Koordinakundearen eskutik

ekainak 15, ostirala
KULTURA ANITZEKO KONTZERTUAK Zorrozgoiti Bideko Plazan (Jotabe tabernaren aurrean)
19:00 AMARU ELKARTEA (Andeetako musika). ‘Laguntasuna’ Merkatarien Elkartearen eskutik
20:00 RENOVACIÓN VALLENATA (Vallenato, Kolonbiako musika). Txinbotarrak Konpartsaren eskutik

ekainak 16, larunbata (VI. zorrotza eguna) // AZOKA PARKEAN
12:30 UP!!!: guztietarako ZIRKO IKUSKIZUNA eta XVI. Ipuin Lehiaketaren SARI BANAKETA (Euskal Txokoaren eskutik)
13:00 IGEL-TOKA txapelketa
13:00 VI. Paella Txapelketarako IZEN EMATEA
13:00 Kalejira GAITEIROEKIN, Zorrotzako Jai Batzordearen eskutik
14:30 PAELLEN aurkezpena
15:00 HERRI BAZKARIA. Mahaiak eta aulkiak etxetik ekarri!
16:30 MUS txapelketa
16:30 SARI BANAKETA: VI. Paella Txapelketa eta Igel-Toka Txapelketa
17:00 ARKU-TIROA eta FUTBOLIN PUZGARRIA (Zorrotzako Gaztegune eta Kidegunearen eskutik)
19:00 ERROMERIA Ibai-Arte dantza-taldeak lagundurik
20:00 ZIRKU-IKUSKIZUNA ‘Bilbao.Gaua’ren eskutik
21:00 Txiri Txorraren sortzaileen eskutik: ‘FABE DE FUKA’, kaka berbera baina izen desberdinarekin. Estreinaldi mundiala!!

• Egun osoan zehar, Koordinakundeko taldeek ikasturtean egindako lanaren erakusketa egongo da.
• Egun osoan zehar, txosna egongo da Azoka Parkean.
• Egun osoan zehar, Adierazpen Libreko Murala Kioskoan.
• Sariak , ‘Laguntasuna’ Merkatarien Elkartearen eskutik.

ekainak 21, osteguna
17:00 JOKU INTERKULTURALAK Azoka Parkean Denok Bateraren eskutik
19:00 HITZALDIA Auzo Etxean: “OSASUNA ETA BOTIKA GENERIKOAK”. Zorrotzako Osasun Zentroko profesionalen eta Auzo Elkartearen eskutik.

ekainak 22, ostirala
18:00 IKASTURTE AMAIERAKO JAIA Gaztegunean
19:30 ZORROTZA KANTARI trikitilariekin Madness tabernatik.
20:00 Laguntasuna Merkatari Elkartearen 1.500 euroko ZOZKETA Auzo Etxean

ekainak 23, larunbata (SAN JOAN) // AZOKA PARKEAN
11:00 LAGUNTASUNA Elkartearen Zozketa handiaren irabazleak 2 ordu izango ditu 1500€ko saria auzoko komertzioetan xahutzeko
22:00 SUA
22:15 Herri TXOKOLATADA
22:30 ZEZENSUZKOA

ekainak 28, osteguna
17:00 JOKU INTERKULTURALAK Zorrozgoiti parkean (Zazpi Landa) Denok Bateraren eskutik

ALBISTEAK atalean publikatua | , , , , , , , hitzekin laburtua | Iruzkin bat utzi

EAJk ezetz esan dio Jolastu Parkean programa berreskuratzeari

Jolastu parkean programa 2010. urteko uda-arte martxan egon zena, uda garaian hirian geratzen zen ume eta gurasoentzat alternatiba eskuragarri , arrakastatsua eta udalak zioen moduan ludiko – hezitzailea zen. Arrakasta horren probarik nabarmenena 2009ko udan izandako 24.822 erabiltzaileak izan ziren.

Iazko udan ordea programa kentzea erabaki zen, erabiltzaileak ziren pertsona guzti horien kaltetan. Udalak beste programa batzuk ditu umeen udako hasialdiari begira baina esan beharra dago Jolastu Parkean programak badituela beste programek ez dituzten berezitasunak eta gure ustez euskara eta umeen aisialdia sustatzea ezin da egon egoera ekonomikoaren aitzakiaren menpe, gainetik pasa eta benetako apustua egin beharra dago.

Beste programekin alderatzen badugu honek aukera malgutasuna, doakotasuna eta %100 kalean garatzea eskaintzen du. Besteek beste ezaugarri batzuk dituzte baina ez hauek. Honi gehitu beharreko beste elementu bat programa honen kostua 40.000 eurokoa soilik izatea da.

Udalak programa hau berrezartzearren esfortzu bat egin behar duela uste dugu. Kontutan izan behar dugu gainera egun dugun egoera ekonomikoaren ondorioz hiritik kanpo oporretan joango diren familien kopurua gutxitu egingo dela eta beraz aurreko urteetan baina beharrezkoa dela aurten Jolastu Parkean Programa. Beraz borondate politikoa izanda berrezarri dezakegu programa.

Gastuak murriztu behar direla edota bikoiztasunen aitzakiarekin, gero eta murrizketa gehiago ari gara pairatzen. Jendarteari edota sektore publikoko langileei leporatu nahi zaizkigu guk sortu ez dugun krisiaren ondorio larri guztiak. Egunero ari gara ikusten sektore publikoaren kontrako erasoak, Europatik, Madriletik edota Gasteiztik. Zoritzarrez, Bilboko Udalak sektore publikoarekin amaitu nahi duen olatu neoliberalarekin bat egin du ere.

Iaz Jolastu Parkean programa eta Otxarkoagako euskara klaseak kendu zituen Udal honek, eta aurten, jadanik, Aterpetxea pribatizatzeaz gain, anbulantzien zerbitzuaren %50 murrizteko asmoa agertu berri du. Neurri horiek guztiek sistema publikoa txikitzea dute helburu, Rajoyk zein Patxi Lópezek martxan jarritako neurriek bezala.

Gero eta ahulagoa den sistema publiko baten aurrean gaude gero eta baliabide gutxiago dituena eta zuen apustua gero eta argiagoa da: pribatizazioari ateak parez – parez irekitzea.

Norabide horretan aurrez aurre aurkituko gaituzue argi baitaukagu garai hauetan oraindik eta esfortzu handiagoa egin behar dela zerbitzu publikoen alde oro har.

http://bildu.info/bilbo

ALBISTEAK atalean publikatua | , , , , , hitzekin laburtua | Iruzkin bat utzi

Ibilaldia 2012 Trapagaran

ALBISTEAK, BIDEOAK atalean publikatua | , , , hitzekin laburtua | Iruzkin bat utzi

Vecinos de Zorrotza alertan de nuevos gases “insalubres” en Sader

 

Vecinos del barrio bilbaino de Zorrotza denunciaron ayer que la incineradora de residuos peligrosos de Sader continúa «con sus emanaciones de gases insalubres», como los que detectaron el lunes pasado, sin que Medio Ambiente actúe.

Los afectados criticaron que los técnicos de Lakua y de la compañía denominan a los gases «vapor de agua saturado», cuando ellos siguen soportándolos. Los residentes en Zorrotza estiman que hay un peligro evidente de que esos gases causen enfermedades «graves e irreversibles».

www.gara.net

ALBISTEAK atalean publikatua | , , , , hitzekin laburtua | Iruzkin bat utzi

BILDUk Jolastu Parkean programaren berreskurapena eskatu du

Jolastu parkean

Gastuak murriztu behar direla edota bikoiztasunen aitzakiarekin, gero eta murrizketa gehiago ari gara pairatzen. Jendarteari edota sektore publikoko langileei leporatu nahi zaizkie eurek sortu ez duten krisiaren ondorio larri guztiak. Egunero ari gara ikusten sektore publikoaren kontrako erasoak, Europatik, Madriletik edota Gasteiztik. Zoritzarrez, Bilboko Udalak sektore publikoarekin amaitu nahi duen olatu neoliberalarekin bat egin du ere. Iaz Jolastu Parkean programa eta Otxarkoagako euskara klaseak kendu zituen Azkunak, eta aurten, jadanik, Aterpetxea pribatizatzeaz gain, anbulantzien zerbitzuaren %50 murrizteko asmoa agertu berri du. Neurri horiek guztiek sistema publikoa txikitzea dute helburu, Rajoyk zein Patxi Lópezek martxan jarritako neurriek bezala.

Gure herria eta herritarren etorkizuna kinka larrian eta bertako instituzioak ahalmenik gabe uzten duten erabaki hauek deuseztatzen ditu Bilduk. Hori dela eta, datorren osteguneko Udalbatzarrean aipatutako murrizketak salatzen dituen bi mozio aurkeztuko ditugu: Jolastu Parkea programaren berreskuperapena eta anbulantzien udal zerbitzua murrizteko erabakia bertan behera gelditzea.

Jolastu parkean programa 2010. urteko uda-arte martxan egon zena, uda garaian hirian geratzen zen ume eta gurasoentzat alternatiba eskuragarri , arrakastatsua eta udalak zioen moduan ludiko – hezitzailea zen. Arrakasta horren probarik nabarmenena 2009ko udan izandako 24.822 erabiltzaileak izan ziren. Iazko udan ordea programa kentzea erabaki zen, erabiltzaileak ziren pertsona guzti horien kaltetan. Udalak beste programa batzuk ditu umeen udako hasialdiari begira baina esan beharra dago Jolastu Parkean programak badituela beste programek ez dituzten berezitasunak eta gure ustez euskara eta umeen aisialdia sustatzea ezin da egon egoera ekonomikoaren aitzakiaren menpe. Gainetik pasa eta benetako apustua egin beharra dago.

Beste programekin alderatzen badugu honek aukera malgutasuna, doakotasuna eta %100 kalean garatzea eskaintzen zuen. Honi gehitu beharreko beste elementu bat programa honen kostua 40.000 eurokoa soilik izatea da. Udalak programa hau berrezartzearren aldeko esfortzu bat egin behar duela uste dugu. Kontutan izan behar dugu gainera, egun dugun egoera ekonomikoaren ondorioz hiritik kanpo oporretan joango diren familien kopurua gutxitu egingo dela nabarmen eta beraz aurreko urteetan baina beharrezkoagoa dela aurten Jolastu Parkean Programa. Beraz, borondate politikoa izanda uste dugu aukera dagoela berriro ezartzeko eta hori da udalbatzan eskatuko duguna.

Horregaitik aurkeztu dugun mozioak zera eskatuko du:

“Jolastu parkean” haurrei zuzendutako udako programa martxan jartzea berriro.

ALBISTEAK, BIDEOAK atalean publikatua | , , , hitzekin laburtua | Iruzkin bat utzi

Zorrotza acoge la celebración de la Copa de Europa de 10000 metros

Más de 40 estados estarán representados en la Copa de Europa de 10.000 metros y en la Reunión Internacional Villa de Bilbao, que se disputarán el 3 de junio en la capital vizcaina.

La Copa de Europa de 10.000 metros y la Reunión Internacional Villa de Bilbao se disputarán este sábado en el polideportivo de Zorrotza. La entrada al polideportivo será gratuita para las y los espectadores.

En la decimosexta edición de la Copa de Europa, los atletas intentarán alcanzar las marcas mínimas que les aseguren su presencia en los Juegos Olímpicos de Londres, lo que requerirá registros de menos de 27:45 en los hombres y menos de 31:45 en la categoría femenina.

Individualmente, destaca la participación de mujeres como las británicas Charlotte Perdue y Jo Peavey, la portuguesa Sara Moreira, la alemana Sabrinba Mockenhaupot y la francesa Christelle Daunay, además de la turca Sultan Haydar.

De la participación masculina, es decir, con aspiraciones a puestos de honor y a hacer la mínima exigida, destacan los componentes de la selección española Manuel Ángel Penas, Carles Castillejo, Ayad Landassem, Chema Martínez, el israelí Tasama Mongas, el británico Keith Gerrad y el francés de origen norteafricano Mokhtar Benhari.

También los portugueses Pedro Silva Rui, Jose Ramos y Jose Rocha y el italiano Daniele Caimmi y, por encima de todos, el actual número 1 de la lista europea de 2012 Daniele Meucci desde que hiciera en la pista californiana de Stanford 27:32.86.

ALBISTEAK atalean publikatua | , , hitzekin laburtua | Iruzkin bat utzi

Eztabai | Herri mugimenduen ahotsa

Gu geu garelako BITARTEKOA, gu geu gara KOMUNIKAZIOA.

Gu gara herria, mugimendua eta ahotsa. Saretik kalera…

www.eztabai.net

 

ALBISTEAK, BIDEOAK atalean publikatua | , hitzekin laburtua | Iruzkin bat utzi